Historia
Inaxio Perurena Zubitur, 1984ko Urtarrilaren 10ean jaio zen Leitzan. Oso txikitatik hasi zen harriak jasotzen, bere aita Iñaki Perurenaren bidea jarraituz. 14urte zituela egin zuen bere lehenengo saio ofiziala. 16urterekin 200kiloko harria jaso zuen eta 18urterekin 250kilokoa. Bere markarik onenak 308kilo bi eskurekin eta 241kilo esku batekin dira.
300kiloen muga Bere aita, Iñaki Perurena izan zen 300kilo jaso zituen lehen harrijasotzailea, Donostiako Antonio Elorza belodromoan, 1987an 30 urte zituela. Ondorengo zazpi urteetan kiloz kilo, marka berriak ezarri zituen 320kiloko mugara iritsi arte. Jasoaldi hau ere Donostiako belodromoan egin zuen. 1994ko Otsailaren 5a zen. Bakarrik lau gizonek lortu dute munduan 300kiloko errektangularra bizkarrean berdintzea, honek erakusten du lorpen horren zailtasuna. Baina 2013ko Otsailaren 10ean, pare bat ahaleginen ondoren, 300kiloko harria jasotzea lortu zuen Inaxiok. Malko bat baino gehiago atera zitzaien bertan zeudenei eta baita bere aita Iñakiri ere, azken lerrotik apal begira, ikusiaz beste Perurenatar batek urrezko letrekin nola inskribatzen zuen harrijasotzearen historian bere izena. Epaileak jasoaldia ontzat emantearekin bat, Inaxio Perurenak izugarrizko txalo zaparrada jaso zuen, jendea jakitun bait zen odol, izerdi eta malkoak kostatako muga eta oztopo bat gainditu zuela.